ZORIONAK 2020-21 PROMOZIOKO GRADUETAKO IKASLEEI
First publication date: 16/06/2022
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko Graduazio Ekitaldia ospatu zuen Bizkaia Aretoan ekainaren 14an. Aurten 468 ikaslek (282 emakumek eta 186 gizonek) ikasketak amaitu dituzte eta haien diploma jaso dute. Graduka honela banakatu dira:
- Kazetaritzako Graduko 40. promozioa: 140 ikasle (77 emakume eta 63 gizon)
- Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 40. promozioa: 121 ikasle (95 emakume eta 26 gizon).
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 23. promozioa: 86 ikasle (51 emakume eta 35 gizon).
- Soziologiako Graduko 29. promozioa: 56 ikasle (33 emakume eta 23 gizon).
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 29. promozioa: 65 ikasle (26 emakume eta 39 gizon).
Graduazio Ekitaldian hitza hartu zuten:
- Gorka Moreno Márquez, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria
- Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
- Andrea Badiola, Finance Magnates-eko burua Chipren (ekitaldiaren amabitxia)
Ekitaldian bi sari banatu ziren:
- Fakultatearen 40. urteurrenari buruzko GrALari. Ikasle saritua: Esther Ogunleye. GrAL: “Así nació la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación” irrati erreportajea.
- Berria sariketa: Egunkariak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak elkarlanean, Komunikazioko GRAL bat sarituko dutena. Alumna premiada: Olatz Silva. TFG: “Hiru aldiz ikusezin” erreportaje idatzia.
Amaieran, UPV/EHUko koruak emanaldi bat eman zuen.