UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, "3R Unibertsitate Programa" berria abiarazi du
First publication date: 15/12/2020
Helburua enplegagarritasuna sustatzea da, UPV/EHUn (Gradua/Masterra) titulua duten 75 pertsonari laguntza aktiboa emanez
Hauek dira eskatzen diren baldintzak:
· UPV/EHUn eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial bat lortu izana azken hiru ikasturteetan (2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020).
· Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
· Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren enplegu zentroetan egin daiteke Lanbideko alta).
Eskaerak aurkezteko azken eguna: abenduak 21
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/programa-3r-universidades
Kontaktua: enplegubizkaia@ehu.eus TLF: 94 601 79 73 / 94 601 36 81