Asset Publisher

GovTech Bizkaia programa. Bizkaiko Foru Aldundia

Izaera berritzailea duzu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuak hobetzeko soluzioak garatzea gustatuko litzaizuke? Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) GovTech Bizkaia programa jarri du abian, administrazio publikoari konponbide digitalak hurbiltzeko. Ikasteko eta zuen irtenbideak ezagutarazteko aukera paregabea da. Horregatik, jardunaldi praktiko baten bidez aurkeztu nahi dizuegu programa hau.

Aukera adibideak:
• Herritarrendako laguntza zerbitzuak hobetzea
• Turistarentzako zerbitzuak hobetzea
• Euskara, kultura eta kirola sustatzea
• Mugikortasun jasangarria bultzatzea
• Eta askoz gehiago…

Jardunaldiaren egitaraua:
1. Ezagutu GovTech Bizkaia programa
Programaren aurkezpena eta abantailak. Bizkaiko Foru Aldundiarekin profesionalki
lankidetzan aritzea nola lagun diezazukeen azalduko dizugu. Gainera, startup
gonbidatuak izango ditugu programan izandako esperientziak hurbilagotik
ezagutzeko.
2. Ikasi Pitch B2G bat prestatzen
Ezagutu hurbilago administrazio publikoa eta sektore publikoko bezeroarentzat
pitch on bat egiteko gako nagusiak.

NOIZ?
Eguna: Martxoaren 1a
Ordua: 10.30etik 12.30era
Tokia: B Accelerator Tower (6. solairua)

Inscripzioa