Energia elektrikoaren ezaugarri nagusiak bere eraginkortasuna eta erabiltzeko garaian duen segurtasuna dira. Noizbait pentsatu al duzu nola izango litzatekeen gure bizitza gure bizitza energia elektrikorik gabe? Gure eguneroko ekintza guztiek, eta bereziki industria prozesuek, energia elektrikoa behar dute bere makinak elikatzeko eta kontrolatzeko. Eredu energetikoak egun bizi duen trantsizio egoeran, ingeniaritza elektrikoko formakuntza gakoa da energia berriztagarriak, sare adimendunak eta mugikortasun elektrikoa garatzeko.
Gradu honetan, goi- eta behe-tentsioko sistema elektrikoetan espezializatuko zara, makina elektrikoen diseinu eta kontrolen formazioa jasoko duzu eta sorkuntza sistema tradizional eta berriztagarrietan sakonduko duzu.
Guzti hau ekipamendu modernoenarekin hornitutako laborategiak erabiliz.
Horretaz gain, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Alemaniako University of Applied Sciences Mittweidarekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.
Knowledge areas
Engineering and Architecture
Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Campus
Gipuzkoa
Contact
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,23 €
Pass mark
7,646 in extraordinary exam session (2024/25)
Places available
50 places
4 razones para elegir este grado
- Estudiando este grado tendrás una gran diversidad de salidas profesionales.
- Esta titulación tiene atribuciones profesionales legalmente reconocidas.
- La demanda laboral en ingeniería eléctrica es muy alta.
- Dispone de amplias posibilidades tanto de cursar parte de los estudios en el extranjero, como de continuidad de los estudios una vez finalizado el grado.
Sarrera-profila
Geldiezina baldin bazara, teknologia berriak gustuko baldin badituzu, energiaren etorkizunak kezkatzen bazaitu eta energia garbi eta eraginkor batean oinarrituta dauden sistemen aplikazioaren bidez, etorkizun jasangarriago baten garapenean parte hartu nahi baduzu, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua egokiena da zuretzat.
Irteera profesionalak
Industria arloko era guztietako enpresetan, berezik, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko enpresetan, eta, ekipamendu elektrikoaren diseinu eta fabrikazioan ari diren horietan. Zehazki zeregin hauetan:
- Ekipo eta instalazio elektrikoen diseinua, eraikuntza, entsegua eta mantentzea
- Energia berriztagarrietan oinarrituriko instalazioen diseinua eta operazioa
- Kalitate-, ekoizpen- edo mantentze-kontrolak, industria-instalazioetan
Ingeniaritza eta aholkularitza enpresetan:
- Prioektuen kudeaketa
- Obren zuzendaritza
- Segurtasun eta osasun azterlanak
- Ingurumen eragina (eraginkortasun energetikoko azterlanak, sistemaren jasangarritasun maila handitzea)
- Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko auditoretzak
Eta herri administrazioan, irakaskuntzan eta ikerketan.