Zucchetti Spain enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu du Eskolarekin
First publication date: 06/07/2022
Zucchetti Spain, kudeaketa-softwarearen merkatuan aitzindari den fabrikatzailea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Enpresa Laguntzaile izateko konpromisoa berritu du.
Eskolako ikasleek Zucchetti Spain-ek emandako software-irtenbideak erabiltzen jarraituko dute. Gainera, Zucchetti Spain-ek prestakuntza teknikoko jardunaldiak emango ditu eta eskolako ikasleak praktika ordainduetan edo Gradu Amaierako Lana edo Master Amaierako Lana egiteko hartuko ditu.