BAT programan izen-ematea
First publication date: 24/05/2021
Mezu honen bidez 2021/22 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programan parte hartzeko izen ematea maiatzaren 3tik 28ra arte irekita dagoela jakinarazi nahi dizuet. Programa honetan parte hartzeagatik 3 ECTS kreditu lortu ditzakezue. Gradu guztietako ikasle-tutoreak behar dira, euskara zein gaztelaniazko taldeetakoak, beraz izena ematera animatu nahi zaituztet.
Berdinen Arteko Tutoretza Programak bi helburu nagusi ditu:
- 1. Mailako ikasle berrientzat: Unibertsitateko eguneroko bizitzara txertatzeko bidea erraztea akademikoki, sozialki eta pertsonalki, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliatuz.
- Tutore lanak egingo dituzten ikasleentzat: Euren garapen pertsonal, sozial eta profesionalean eragingo duten zeharkako gaitasunak sustatzea: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako trebetasunak. Honetaz gain, Unibertsitatea hobeto ezagutuko duzu.
Berdinen Arteko Tutoretza Programaren protagonisten lekukotasunak jasotzen dituen bideo bat ikusgai daukazue web orrian.
Izen-ematea irekita egongo da maiatzaren 28ra arte inprimakia hau erabiliz.