Breadcrumb

Edukia

BERDINEN ARTEKO TUTORETZA (BAT) programan parte hartu

Image

Izena eman hemen maiatzaren 25a arte.

 

GIE Donostiak badu berdinen arteko tutoretza zerbitzu bat eskolako ikasle berriei laguntzeko. Zerbitzuaren lana da goragoko mailetako ikasle talde batek ikasle berriei laguntzen diela unibertsitateko bizitzara moldatzen.

Hau jasoko dute ikasle berriek:

  • Arazo eta zailtasun berdinak izan dituen goragoko ikaskide batek emango dion laguntza jasoko dute.
  • Aholkuak jasoko dituzte ondoko gaiei buruz: irakasgaiak, irakasleak, nola egin aurre azterketei, nola antolatu eguneroko lanak, unibertsitatearen gestioak, etab.
  • Laguntza jasoko dute eskolan "etxean bezala" sentitzeko eta arrakasta izateko.

 

Hau lortuko dute tutore gisa lagunduko duten ikasleek:

  • UPV/EHUren prestakuntza jasoko dute, jendaurrean hitz egiten ikasiko dute, taldean lan egiten, arazoak konpontzen, zerbaiteko burua izaten, antolatzen, etab.
  • Lan merkatuan asko estimatzen diren gaitasun motak erabiliko dituzte.
  • Egiaztagiri bat eta 3 kreditu jasoko dituzte haien laguntzagatik.

Ikasturte batean lan egingo duten ikasle tutoreak aurreko ikasturteko ekainean eta uztailean aukeratzen dira. 

Animatu zaitez!