Agenda

Session

EKONOMIA, ENPRESA ETA GENERO VIII JARDUNALDIAK: Emakumeen giza eskubideak eta enpresen erantzukizuna

When and where

13/03/2024 13/03/2024

Description

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo jardunaldietan enpresek emakumezkoen giza eskubideen arloan duten erantzukizuna aztertuko da, hauen babesari, errespetuari eta urraketak erreparatzeari dagokionez. Alde batetik, Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Nazio Batuen Printzipio Gidarien ikuspegi orokorra aurkeztuko da. Beste alde batetik, Printzipio Gidari haien genero dimentsioa eta enpresaren testuinguruan gertatzen diren emakumezkoen giza eskubideen urraketak  jorratuko dira. Azkenik, behar bezalako diligentzia maila izateko esfortzuei dagokienez enpresen ikuspegia aurkeztuko da.

Hizlariak:

  • Izaskun Ipiñazar Petralanda, Egoitzako Dekanorde Koordinatzailea eta Gizarte Etengabeko Prestakuntza eta Enpresa Harremanetako Dekanordea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, EHU/UPV.
  • Elena Leiñena Mendizabal, Berdintasunerako Zuzendaria, EHU/UPV.
  • Nerea Magallón Elósegui, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Ramón y Cajal irakasle ikerlaria, EHU/UPV.
  • María Chiara Marullo, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Irakasle Kontratatu Doktora, Universitat Jaume I; Enpresa eta Giza Eskubideen Sarearen koordinatzaile laguntzailea (REDHEXATA).
  • Carolina Pérez Toledo, CEBEKeko (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) lehendakaria.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Contact data