Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman
- Doctoral student:
- Iñaki Lazkano Arrillaga
- Year:
- 2012
- University:
- UPV/EHU
- Director(s):
- Iñigo Marzabal Albaina
- Description:
RESUMEN: XX. mendeko azken hamarraldiko zinemagilerik esanguratsuenetarikoa izan zen Krzysztof Kieslowski poloniarra. Bere zinemaren giltzarriak aurkitu eta azaltzea da lan honen xede nagusia. Hala, La double vie de Véronique (1991) eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiako hiru filmak –Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994)– dira ikerketaren bizkarrezurra. Edozelan ere, Kieslowskiren poloniar sasoiko zinemari ere leku egiten zaio. Poloniar garaiko zinemaren ekarpenak aintzat hartu gabe ezinezkoa baita Kieslowskiren obra bere osotasunean ulertzea.
Gizakiaren errealitate politikoa islatzetik haren barne munduaren taupadak erretratatzera igaroko da zuzendari poloniarra bere zinemaren gailurrean. Eta, sasoi horretan, hain justu, Kieslowskiren zinemaren bilakaera azken mailara iritsiko da; bigarren aukera, etika, halabeharra, anaitasuna eta itxaropenaren arteko harremanak agerian utziz. Kieslowskiren zinemaren ardatz nagusi horiek lotzen dituen logika berezia argitzeaz gain, bere itzalean ezkutatzen diren gogoetak eta euren adierazpen narratibo eta estetikoa ere biluzi egiten dira tesi honetan.
Kieslowskiren zinema berriaren ikurra da itxaropena, egiazki. Bere zinema ibilbidea ixten duen auzia. Poloniar sasoiko etsipena gainditu ostean, berebiziko eraldatze etikoa jasan eta bizitza hobetzeko aukera erdietsiko baitute Kieslowskiren filmetako protagonistek azkenean. Itxaropenera daraman bide makurraren nondik norakoak eta itxaropen horren beraren jite etikoa dira, hain zuzen ere, azken hausnarketaren muina
DESCRIPTORES: Cinematografía
FECHA DE LECTURA: 18/04/2012
TRIBUNAL:
Josu Rekalde Izagirre (Presidente), Imanol Zumalde Arregi (Secretario), Ur Apalategi Idirin (Vocal), Igor Calzada Múgica (Vocal), Mónika Madinabeitia Medrano (Vocal).