Manuel González Portilla katedradunari omenaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/20 Noiz arte: 2015/01/16, 12:00 - 08:48
Kokapena
Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, ekainak 20, 12:00etan, UPV/EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazioko Fakultateko auditorioan (Sarriena, z/g, Leioa) katedraduna eta irakaslea den Manuel González Portillari omenduko zaio. 70 urte bete ditu eta bere kargua utziko duenez, unibertsitate-irakaskuntzan izan duen ibilbide luzea omendu nahi dute. Ekitaldia antolatu dute Historia Garaikideko Sailak eta sail horren zuzendari Mikel Aizpuruk eta Gizarte Zientzien eta Komunikazio Fakultateko dekano Simón Peñak parte hartuko dute.
González Portillak bere ardurak utzi beharrean dago unibertsitatean baina irakasle emeritu moduan jarraituko du. Hori dela eta, bere ibilbide akademikoa eta historiaren etorkizunari buruz azken ikasgai bat emango du.