<style> #DivCabecera { border-style: solid; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007eb5; color: #ffffff; border-radius: 10px; text-align: center; } </style> <p align="center"><div id="DivCabecera">INFORMAZIO AKADEMIKOA</div></p>
<style type="text/css"> #DivCabecera { border-style: solid; width: 100%; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007FB3; border-radius: 10px; } #DivPuntos { border-style: solid; border-color: #007fb3; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 3px; border-right-width: 3px; border-left-width: 0px; border-top-width: 0px; width: 500px; float: right; } ul { list-style-type: none; } </style> <div> <p align="justify" id="DivPuntos" style="color:#007FB3"><b> HIZKUNTZAK IRAKASKUNTZAN</b></p> </div>
Bilboko Hezkuntza Fakultatean eskaintzen diren ikasketak gutxienez elebidunak dira; horrez gainera badago aukera ikasgaiak euskaraz, gaztelaniaz edo/eta ingelesez lantzeko. Garrantzi handia dauka web orrian eskaintzen den informazioa begiratzea, ezagutzeko ikasgaiak matrikulatu aurretik, zein hizkuntzatan lantzen diren, eta zure ezagutzak egokiak diren klaseak eta materialak zein bibliografia jarraitzeko.
http://www.euskadi.eus/web01-a2larri/eu/contenidos/decreto/bopv201201701/es_def/index.shtml
Irakasgaiak hizkuntza hauetan ematen dira:
- Gazteleraz (01. taldea)
- Euskeraz (31. taldea)
OHARRA: Graduko irakasgai guztiak ez dira ematen hizkuntza guztietan. Informazio gehiago izateko kontsultatu web orrian zure ikasketa plana.
Irakasgaiak hizkuntza hauetan ematen dira:
- Gazteleraz (01. taldea)
- Euskaraz (31. taldea)
- Ingelesez (61. taldea)
- Frantsesez (81. taldea)
OHARRA: Graduko irakasgai guztiak ez dira ematen hizkuntza guztietan. Informazio gehiago izateko kontsultatu web orrian zure ikasketa plana.
Erabakitzen baduzu gradua erdaraz egitea, titulua lortzeko irakasgaien %25a egin beharko duzu euskaraz 3. eta 4. mailan (guztira 30 kreditu).
Practicum I, II eta III euskaraz egin ahal izateko, akreditatu (aurkeztuz) beharko duzu B2 ziurtagiria daukazula.
Atzerriko Hizkuntza minorreko ikasgaiak matrikulatzeko ingeleseko B2 ekartzea derrigorrezkoa da. Ziurtagiri hori idazkaritzara eraman behar duzu matrikula egin aurretik. Berdin da minorra osorik zein ikasgai solteak aukeratuta, kasu bietan B2 ekarri behar da. Ez "Atzerriko Hizkuntza:frantsesa" matrikulatu nahi duzun kasuan.
Euskararen Plan Gidariak xedatzen du graduko ikasketa guztietan 6 ECTS kredituko bi hautazko irakasgai txertatuko direla, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen hizkuntza-prestakuntza bermatze aldera. Haur Hezkuntzan honako hauek dira: "Euskal Hizkuntzaren araua eta erabilera" eta "Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloa".
47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena, 6. artikuluan dio unibertsitateek eman behar dituztela ziurtagiriak 2. artikuluan aipatzen den salbuespena lortzeko; hau da, C1 egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria lortzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle bakoitzaren espediente akademiko pertsonalean automatikoki jasotzen du ikasleari salbuespen hori baldin badagokio. Aipamen hori espedientearen beheko aldeko paragrafo batean dago, eta horixe da apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak aipatzen duen ziurtagiria.
Irakasgaiak hizkuntz hauetan ematen dira:
- Gazteleraz (01. taldea) - DESAGERTZEKE
- Euskaraz (31. eta 32. taldea)
- Ingelesez (61. taldea)
- Frantsesez (81. taldea)
OHARRA: Graduko irakasgai guztiak ez dira ematen hizkuntza guztietan. Informazio gehiago izateko kontsultatu web orrian zure ikasketa plana.
Erabakitzen baduzu gradua erdaraz egitea, titulua lortzeko irakasgaien %25a egin beharko duzu euskaraz 3. eta 4. mailan (guztira 30 kreditu).
Practicum I, II eta III euskaraz egin ahal izateko, kasu honetan akreditatu/aurkeztu beharko duzu B2 ziurtagiria daukazula.
Atzerriko Hizkuntza minorreko ikasgaiak matrikulatzeko ingeleseko B2 ekartzea derrigorrezkoa da. Ziurtagiri hori idazkaritzara eraman behar duzu matrikula egin aurretik. Berdin da minorra osorik zein ikasgai solteak aukeratuta, kasu bietan B2 ekarri behar da. Ez "Atzerriko Hizkuntza:frantsesa" matrikulatu nahi duzun kasuan.
Euskararen Plan Gidariak xedatzen du graduko ikasketa guztietan 6 ECTS kredituko bi hautazko irakasgai txertatuko direla, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen hizkuntza-prestakuntza bermatze aldera. Lehen Hezkuntzan honako hauek dira: "Euskal Hizkuntzaren araua eta erabilera" eta "Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloa".
47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena, 6. artikuluan dio unibertsitateek eman behar dituztela ziurtagiriak 2. artikuluan aipatzen den salbuespena lortzeko; hau da, C1 egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria lortzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle bakoitzaren espediente akademiko pertsonalean automatikoki jasotzen du ikasleari salbuespen hori baldin badagokio. Aipamen hori espedientearen beheko aldeko paragrafo batean dago, eta horixe da apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak aipatzen duen ziurtagiria.
Irakasgaiak hizkuntz hauetan ematen dira:
- Gazteleraz (01. taldea)
- Euskaraz (01. taldea)
- Ingelesez (01. taldea)
OHARRA: Graduko irakasgai guztiak ez dira ematen hizkuntza guztietan. Informazio gehiago izateko kontsultatu web orrian zure ikasketa plana.ikasketa plana.
Lehen hezkuntzako hirueleduneko gradu horretan gomendatzen da izatea Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko ingelesezko B2 maila edo hortik gorakoa. Eta esukaraz B2 edo goragoakoa izatea.
ATZERRIKO HIZKUNTZA minorra da egingo duzuna 4. mailan. Matrikulatu aurretik ingeleseko B2 aurkeztu behar da idazkaritzan. Ziurtagiria izatea ezinbestekoa da matrikulatzeko.
Euskararen Plan Gidariak xedatzen du graduko ikasketa guztietan 6 ECTS kredituko bi hautazko irakasgai txertatuko direla, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen hizkuntza-prestakuntza bermatze aldera. Lehen Hezkuntzan honako hauek dira: "Euskal Hizkuntzaren araua eta erabilera" eta "Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloa".
47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena,6. artikuluan dio unibertsitateek eman behar dituztela ziurtagiriak 2. artikuluan aipatzen den salbuespena lortzeko; hau da, C1 egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria lortzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle bakoitzaren espediente akademiko pertsonalean automatikoki jasotzen du ikasleari salbuespen hori baldin badagokio. Aipamen hori espedientearen beheko aldeko paragrafo batean dago, eta horixe da apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak aipatzen duen ziurtagiria.
Gradua bukatzerakoan ikasgaiak hiru hizkuntzatan burutu dituzula agertuko zaizu espedientean. Horrez gainera kontutan hartu C1 baliokidetza lortu dezakezula (ikus 47/2012 DEKRETUA); edozelan ere GRALA euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin dezakezu, baldintzak hurrengoak izanik:
- GRALA euskaraz egin nahi bada, Euskararen Plan Gidariak xedatzen dituen 6 kreditu lortuta izan behar dira (ikasgai bat).
- GRALA gaztelaniaz egin nahi bada Euskararen Plan Gidariak xedatzen dituen 12 kreditu lortuta izan behar dira (ikasgai biak).
- GRALA ingelesez egin nahi bada Euskararen Plan Gidariak xedatzen dituen 12 kreditu lortuta izan behar dira (ikasgai biak).