Ikerketa datuen kudeaketa
Bibliotekak laguntza eskaintzen du ikerketa-proiektuen fase guztietan datuak kudeatzeko, erakunde finantziatzaileek eta ebaluazio agentziek ezarritako baldintzak betetzen lagunduz.
Datuak kudeatzeko plana sortu eta mantendu
Ikerketa proiektu orok hasiera hasieratik eta bere garapenaren zehar datuak kudeatzeko plan bat (DKP) sortu eta mantendu behar du. DKP batek proiektuen zehar erabiliko diren datuen aspektu guztiak kontuan hartu behar ditu: tipologia, estandarrak eta formatuak, biltegiratze, sarbideen kontrola, babesa, etab.
Hori guztia, kontuan hartuta ikerketa-datuak aurkitzeko modukoak, eskuragarriak, elkarreragingarriak eta berrerabilgarriak izan behar direla, FAIR deituriko printzipioen arabera (Findable, Accessible, Interoperable, Reusable).
DKPa sortzen errazten duten hainbat tresna daude. Hauek proposatzen ditugu:
- Argos (OpenAIRE).
- eiNA DMP (Consorci de Serveis Universitaris de Catalunya). UPV/EHUko Biblioteka baliabide honetan oinarritutako tresna propio bat sortzeko lanean ari da.
Tresna horiek erakunde finantzatzaileen eskakizunetara eta gomendioetara egokitutako txantiloiak dituzte:
- Instrucciones para la elaboración del Plan de Gestión de Datos (PGD) (Estatuko Ikerketa Agentzia)
- Plantilla Horizon Europe de la Comisión Europea
Datuak biltegiratu proiektua garatzen den bitartean
UPV/EHUk eskainitako zerbitzuak
- EHUbox. Hodei-biltegiratze pertsonala, UPV/EHUko zerbitzaileak erabiltzen dituena. 50 GB-etako kuota du eta hirugarrenekin artxiboak partekatzeko ahalbidetzen du.
- OneDrive. Hodei-biltegiratze pertsonala, Microsofteko zerbitzaileak (UPV/EHUtik kanpokoak) erabiltzen dituena. TB 1eko kuota du eta hirugarrenekin artxiboak partekatzeko ahalbidetzen du.
- Teams. Microsoft Officeren elkarlanerako espazioa; bilerak edo bideokonferentziak sortzeaz gain, lantaldeak sortzeko aukera ematen du. Lantalde edo ekipo horien sorrera UPV/EHUko IKT-Zerbitzuari eskatu behar zaio formulario baten bidez. Taldeko fitxategiak Teams-en SharePoint espazioaren bidez biltegiratzen eta partekatzen dira taldekideen artean. OneDrive ez bezala elkarlaneko biltegiratzea eskaintzen du, biltegiratze pertsonalaren ordez.
Datuak argitaratu edo gordailutu proiektua amaitu ondoren
Gordailuak
Gaur egun, erakunde finantziatzaile askok, baita legediak eta ikerketa-jarduerari eragiten dioten araudiek ere, datuak datu-gordailuetan artxibatzea eskatzen dute, “ahal bezain irekia, behar bezain itxia” lelopean.
OpenAIREk, Europako ikerkuntza-azpiegiturak, gordailu baten aukeratze unean, hurrengo lehentasun-ordena gomendatzen du:
- Gaikako gordailua (kontsultatu re3data direktorioa)
- Gordailu instituzionala (UPV/EHUren datu-gordailu instituzionala garatzen ari da gaur egun)
- Gordailu orokorra (Zenodo)
Open Airek gordailu ziurtatuak erabiltzea gomendatzen du, hau da, kalitate-zigiluren bat dutenak, baina hori ez da beti posible. Oro har, Johns Hopkins University-k proposatutako gomendioei jarraitzea gomendatzen dugu. Bestalde, REBIUN Espainako Unibertsitate Biblioteken Sareak gordailu orok konfiantzazkoa izateko bete beharko lituzkeen gutxieneko baldintzak zehaztu ditu: REBIUN, ¿dónde depositar tus datos de investigación?
Lizentziak
Argitaratutako edo artxibatutako datuei esleitutako lizentziek haien berrerabilerari lotutako baimenen berri ematen dute. Lizentzia-hautatzaile hauek gomendatzen dizkizugu:
- License selector (Institute of Formal and Applied Linguistics (ÚFAL), Faculty of Mathematics and Physics, Charles University)
- Creative Commons lizentzia-hautatzailea
Aipamenak
Datuen aipamena, bai proiektuan sortutakoak bai beste iturri batzuetatik berrerabilitakoak, arau batzuei jarraituz egin behar da. Baliabide hauek erabil ditzakezu:
- Datuak aipatzeko oinarriak: Data Citation (The Dataverse Project)
- Datacite aipamen-zerbitzua: DOI Citation Formatter
- Arabako Campusa: ar-bib.ikerkuntza@ehu.es
- Gipuzkoako Campusa: gi-bib.ikerkuntza@ehu.eus
- Bizkaiko Campusa: bi-le-bib.ikerkuntza@ehu.es