Springer Nature-rekin argitaratzea

Springer Nature aldizkarietan argitaratzeko prozedura

1. Artikulua onartzea.

Artikulua aldizkari hibrido batean edo Fully Open Access formatuan argitaratzeko onarpena jakinaraztearekin batera, egileak prozesua osatzeko gonbidapena jasoko du.

2. Artikuluaren egilea identifikatzea.

Egilea zein erakundetakoa den hautatu behar da. Egilearen helbide elektronikoak eta afiliazioak UPV/EHUkoak izan behar dute.

3. OA aukera hautatzea.

Akordioaren babespean argitaratu nahi bada, Open Access aukera hautatu behar da. Unibertsitateak beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, sarbide irekian inolako kosturik gabe argitaratzeko konfirmazioa jasoko du egileak.

4. Lizentzia onartzea.

Prozesua osatzeko, egileak argitaratze lizentzia sinatu beharko du, bere izenean nahiz gainerako egileen izenean. Horretarako, Springer Nature aldizkariak bidalitako esteka erabiliko du. Creative Commons CC-BY lizentzia bat aukeratu ahal izango du (aldizkari gehienen kasuan), edota CC-BY-NC lizentzia bat.

5. Argitaratzea.

Springer Nature aldizkariak behin betiko onarpena eskatuko dio unibertsitateari (3 eguneko epean), eta, onartuz gero, berehala argitaratuko da sarbide irekian.