Elsevier aldizkarietan argitaratzeko prozedura
Akordioaren arabera argitaratzeko betekizunak:
- Artikuluak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera onartua izan behar du.
- Egileak UPV/EHUko kide izan behar du.
- Artikulua aldizkari hautagarrietako batean argitaratu behar da.
Bibliotekak egiaztatuko du akordioan xedatutako baldintzak bete egiten direla.
Artikulu bat onartu denean, egileak esteka bat jasoko du posta elektroniko bidez, eta egilearen datuak adierazi beharko ditu, baita argitaratzeko aukerak hautatu ere. Orduan, “Complete the rights and access information form” klikatu beharko du, eta honako urrats hauek bete:
- Adierazi egilearen afiliazioa (University of the Basque Country).
- Gehitu egile kideen afiliazio datuak.
- Txertatu, hala badagokio, erakunde finantzatzailearen datuak (izena eta kontratuaren edo dirulaguntzaren zenbakia). Datu horiek bat etor daitezke afiliazio datuekin.
- Argitaratzeko aukerak:
- Open Access (aukera lehenetsia; APC 0.00 €ko kostuan).
- Harpidetza bidezkoa (akordiotik kanpokoa).
- Esleitu Creative Commons lizentziak. Bi aukera daude: CC BY (esleipena soilik) eta CC BY-NC-ND (erabilera komertzial eta eratorritako bertsioen zabalkunde mugatua).
- Hautatu eskubideak:
- Egile bakar gisa edo egile kide guztien izenean.
- Contract Number: “None of the above” adierazi behar da beti.
- Onartu “Journal License Publishing Agreement”.
- Berrikusi bidalketaren laburpena; bertan jasota daude aurretik adierazitako aukerak, baita APCren kostua 0.00 €koa dela ere. Egileak eta egile kideek laburpen honen kopia bana jasoko dute. Handik 24 ordura, artikulua Science Direct OA gune batean jarriko da ikusgai, eta bibliotekak prozesua baliozkotzeko jakinarazpena jasoko du.
- Konfirmazioa (finish).