AT-Cambridge

Cambridge University Press-ekin eginiko "Read & Publish" akordio eraldatzailea

2021eko urtarrilean, Unibertsitateak Cambridge University Press-ekin akordioa egin du. "Read & Publish" eredupean eginiko akordio honek, Cambridge University Press aldizkarien bilduma osora sarbidea ematen du, eta artikuluak irekian argitaratzeko %100ko estaldura du, bai aldizkari hibridoetan (sarbide irekiko artikuluak eta harpidetza bidezkoak konbinatzen dituzten aldizkariak), bai Gold aldizkarietan (hauetan artikulu guztiak sarrera irekia dute). UPV/EHUko eta BERCko ikertzaileak balia daitezke akordioaz, betiere pertsona “korrespondentziaren egile” gisa agertzen bada.