revistas_electronicas

Aldizkari elektronikoak

Dauzkagun aldizkariak ikusteko (eskuragarri ditugun urteak adierazten dira):

Harpidetu ditugun argitaletxeen atariak:

  • ACS: American Chemical Society-k argitaratutako aldizkari bilduma
  • ACM Digital Library Core: Association for Computer Machinery-ren ataria, non ACMk argitaratutako aldizkari, magazine eta transactions biltzen diren. Testu osoak eskuragarri dauzkate.
  • ASME : American Society of Mechanical Engineers-en ingeniaritza mekanikoari buruzko aldizkari ataria.
  • CAIRN: 400 aldizkari elektroniko baino gehiago biltzen dituen plataforma, Frantziako, Belgikako eta Suitzako editore nagusienak. 2001etik gaur arteko eduki guztiak eskuragarri ditu.
  • Cambridge Journals Online : Argitaletxe honen aldizkarien bilduma osoa, hainbat arlotakoak : humanitateak, gizarte  zientziak, zientzia eta teknologia eta medikuntza.
  • DOYMA (Elsevier): Gazteleraz argitaratutako medikuntzari buruzko aldizkariak. ScienceDirect-en bidez sartzen da.
  • Emerald Insight: Emerald argitaletxearen aldizkarien bilduma.
  • IEEE Xplore: Institute of Electrical and Electronic Engineers-en (IEEE) bilduma da.
  • GRAO: Argitaletxe honen aldizkari guztien testu osoa eskura daiteke, hasierako urtetik hona.
  • INGENTA: UPV/EHUko Bibliotekak harpidetuta dituen aldizkariak kontsulta daitezke. Izenburu bakoitzaren eskuinaldean S bat daukate harpidetza dugula adierazteko.
  • IOPScience: Institute of Physics-ak argitaratzen dituen aldizkari guztien testu osoak eskura daitezke. Gai hauen inguruan dihardu: Astronomia eta Astrofisika, Biologia, Ingeniaritza, Informatika, Matematika, Materialak, Nanoteknologia eta Kimika.
  • JOVE Video Journal: Mundu osoko laborategi nagusietako esperimentu zientifikoen bideoak. Harpidetza: Inmunology and Infection; Biology; Neuroscience eta Medicine.
  • PERIODICALS ARCHIVE ONLINE: Fitxategi honek digitalizatutako 700 aldizkari baino gehiagoko testu osoak ditu, horietako gehienak 2000 urtera arte.
  • RSC GOLD: The Royal Society of Chemistry-ren aldizkari, datu-base eta magazinen ataria hasierako urtetik hona.
  • SAGE PREMIER: Sage-ren 1000 aldizkari baino gehiagotarako sarbidea, beriziki gizarte eta giza zientizei buruzkoak. Badago ere natur-zientzia, teknologia eta medikuntzari buruzko zenbait izenburutarako sarbidea.
  • SCIENCE DIRECT: Elkarte zientifiko batzuek argitaratutakoak izan ezik, Elsevier argitaletxeko ia aldizkari guztiak.
  • SIAM : Society for Industrial and Applied Mathematics-ak argitaratzen dituen aldizkari guztien testu osoak eskura daitezke 1997tik aurrera.
  • SMARTECA: La Ley argitaletxearen zuzenbide eta enpresa aldizkarien ataria (lehen Wolters Kluwer). Lehen aldiz sartzeko jarraibideak (PDF, gazteleraz).
  • SPRINGER: Elkarte zientifiko batzuek argitaratutakoak izan ezik, argitaletxe honen aldizkari guztiak, hasierako urtetik hona. Hainbat arlotakoak dira: Informatika, Kimika, Ekonomia, Biologia, Medikuntza eta Matematika.
  • THOMSON REUTERS PROVIEW. Aranzadi, Civitas eta Lex Nova argitaletxearen 23 aldizkaritarako sarbidea ematen du. 
  • WILEY: Argitaletxe honen aldizkari guztiak hasierako urtetik hona. Hainbat arlotakoak dira: Biziaren Zientziak, Medikuntza eta Osasun-zientziak, Negozioak, Zuzenbidea, Matematika eta estatistika, Kimika, Hezkuntza, Ingeniaritza, Psikologia, Gizarte-zientziak, Fisika eta Astronomia, Ingurugiroa eta lurraren zientziak, Polimeroak eta materialen zientziak, Informatika, e.a.
  • WOLTERS KLUWER: ikusi SMARTECA.

Sartzeko zailtasunen bat baduzu, idatzi hona: electronicos.bib-uni@ehu.eus