Asset Publisher

Seiurtekoak 2024

Irakasle eta ikertzaileen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi-adierazleak aurkitzeko zerbitzua.

First publication date: 27/10/2024

Unibertsitateko Bibliotekak, irakaskuntzan eta ikerketan integratutako informazio baliabideen zentroa den aldetik, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileei eskaintzen die zerbitzua, ANECAren (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación)  parte den CNEAIk (Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora) ikerketa jarduera ebaluatzeko deialdietan aurkeztu beharreko adierazleak aurkitzeko (aipamenak, datu-baseetako indexazioa, ebaluazio baliabideak...).

Baldintzak

Unibertsitateko Bibliotekak tipologia hauetako argitalpen zientifikoen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi- adierazleak bilduko ditu: artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuen kapituluak eta kongresuetako aktak eta komunikazioak. Ez dira sartuko patenteak, arte sorkuntzak, erakusketak, proiektu teknologikoak edo arkitektonikoak eta abar.

Unibertsitateko Bibliotekak ezin du bete ANECAren seiurtekoak ebaluatzeko eskabide elektronikoa, deialdi bakoitzerako aktibatua, bere egoitza elektronikoan.

Bibliotekak ez du inolako baloraziorik egiten eta ez du erantzukizunik izango CNEAIren balorazioa negatiboa bada.

Erabiltzaile bakoitzeko 7 ekarpen ezarri dira gehienez.

Epea: 2024ko azaroaren 30erarte (egun hori barne).