2025. Akordio eraldatzaileak berritzea
First publication date: 11/03/2025
ACS, Springer Nature eta Wiley argitaletxeekin egindako akordio eraldatzaile nazionalak berritu dira, eta IEEE eta RSC mantendu dira, CRUEk (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) eta CSICek (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) elkarrekin egindako lanaren ondorioz.
Elsevier argitaletxearen kasuan, oraindik negoziazio-fasean dago CRUE, apirilaren 4ra arte. Beraz, oraingoz ez dago akordiorik.
Argitaletxe horiez gain, gogoan izan argitaletxe hauetako aldizkarietan ere eskatu dezakezula argitalpena sarbide irekian:
- Cambridge University Press
- Oxford University Press
- Sage
- IOPScience
- Scoap3