Asset Publisher

Guneen eta Erabiltzaileen Arretarako Jardunbide Egokien V. Jardunaldiak. G9 Liburutegiak (Iruñea, 2024ko irailak 26-27)

First publication date: 27/09/2024

Aurten, irailaren 26an eta 27an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Unibertsitateen 9 Taldeko (G9) liburutegiek antolatutako Guneen eta Erabiltzaileen Arretarako Jardunbide Egokien V. Jardunaldiak egingo dira Iruñean. Aukeratutako gaia liburutegietako espazioei buruzkoa izango da. Komunitatea, plaza publikoa eta agora sortzen dituen espazio gisa duen garrantzia inoiz baino nabarmenagoa da. Jardunaldien leloa "Espazio irekiak, espazio biziak" da. Gure liburutegiko profesional talde batek "Espazioak birmoldatzeko fitxa mugitzen dugu: zure iritzia kontuan hartzea nahi baduzu, konta ezazu!" komunikazioarekin parte hartzen du.