Indarkeria matxistari stop
Donostiako Ataleko Bibliotekan, azaroak 22tik 29ra arte
First publication date: 19/11/2024
Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzen da. Buletin txiki honekin gogoratu nahi dugu emakumeok jasaten dugun indarkeria are gehiago ahultasun egoeran bizi direnak (prostitutak, emigratzaileak, adin txikikoak, desgaitasuna dutenak, trans-emakumeak, gerra egoeratan bizi direnak…).
Urtero bezala, beste behin ere, kalean eta komunikabideetan egunero dauden gaiak aukeratu ditugu beraien inguruko eztabaida aberastu nahian.
Liburu eta artikuloak UPV-EHUko liburutegian daude eskuragarri eta batzuk Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostia Sailan egongo dira erakusgai azaroaren 22tik 29ra. Espero dugu unibertsitateko komunitate guztiarentzat baliagarriak izatea.