IEEE Xplore webinar berria
Develop Your Research Portfolio: An IEEE Workshop
First publication date: 19/03/2025
UPV/EHUko Bibliotekaren IEEE Xplore harpidetzari esker, IEEEk eskaintzen duen Develop Your Research Portfolio parte har dezakezu.
Webinarrean honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste:
- Nola argitaratu zure erakundearen sarbide irekiko akordioa erabiliz APCak ordaintzeko
- Argitaratzeko aukerak hobetzeko aholkuak eta jardunbide egokiak
- Nola handitu zure ikerketaren ikusgarritasuna eta inpaktua
- Bilaketa-estrategiak IEEE Xplore Digital Libraryarekin
2 orduko iraupena
Hiru asistentzia aukera: martxoaren 31tik apirilaren 2ra, aurrez aurre edo birtualki
Edukiera mugatua da, beraz, eman izena gehien komeni zaizun saioan.