Asset Publisher

Ibili

Liburuen aukeraketa bibliografikoa eta erakusketa. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Liburutegia (Kirol Atala). Azaroaren 25etik abenduaren 31ra.

First publication date: 22/11/2024

«Ibiltzea mundura zabaltzea da. Gizakiarengan bere existentziaren sentimendu zoriontsua itzultzen du (…) Ibiltzea gorputza bizitzea da (…) Ibiltzea nork bere buruarekin topo egiteko itzulingurua da». Horrela hasten da David Le Breton soziologo eta antropologo frantziarraren Elogio del caminar liburua.

Rebeca Solnitek,  Wanderlust: Una historia del caminar  liburuan  hauxe dio: “Gaur egun, tente ibiltzea, espezieok hominido bihurtzeko gurutzatzen dugun Rubicón deritzogu, gizakien beste primate eta gizakien arbaso guztien ezberdina”

Jordi García Farrerok, bere aldetik, Caminar: experiencias y prácticas formativas liburuan dio: Ibiltzeak gogorarazten digu gure oinak ez duela sustrairik, eta gu mugitu ahal izateko egina dagoela, munduaren neurrigabetasuna gure gorputzaren proportzioetara murrizteko.

Animatzen zara lehen pausoa ematera?