Beatoak, Erdi-Aroko best-selerra
Erakusketa Arabako Campuseko Bibliotekan (2023ko azarotik 2024ko otsailara arte)
First publication date: 09/11/2023
Garai bakoitza bere apokalipsiaren beldur da. Gaur egun mehazu hori gerrek eta klima-aldaketak irudikatzen dute; Iberiar Erdi Aroan bizi izan ziren batzuek, berriz, omeiatar konkista munduaren amaieraren zeinu bat zela uste izan zuten. Horrela, milenarismoak eragindako VIII. mendearen bigarren erdian, Beato de Liébana monjeak bere Apokalipsiari buruzko iruzkina idatzi zuen, gaur egun galdua.
Erdi Aroko gehien erreproduzitutako lana izango zen, “scriptoria” deiturikoei esker, kulturaren eta ezagutzaren benetako bideratzaileak.X. eta XIII. mendeen artean eskuz idatzi eta miniatutako “Beato” izenez ezagutzen diren 20 kopia baino gehiago gordetzen dira. Hauek, arte mozarabiar eta erromanikoaren adierazle liluragarriak dira. Hainbat kasutan izen propioa dute: Ovecus, Magius, Emeterius, Martinus, Egeas, Facundus, Stefanus Garsia... eta Ende, Europan dokumentaturiko lehen emakume artista.
“Beato”-en balio historiko, artistiko eta kulturala 2015ean ziurtatu zen, UNESCOk “Beato”-ak Munduko Memoriaren Nazioarteko Erregistroan inskribatzean. Orain, Liebanako 74. Jubileu Urtearekin