Asset Publisher

Euskararen Nazioarteko Eguna EHUBibliotekan (abenduak 3)

Instalakuntza Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

First publication date: 03/12/2024

Euskararen egunaren harira ehuBibliotekan azpimarra jarri nahi izan dugu itzulpengintzan. Zehazki, beste hizkuntza batean idatzitakoa euskarara ekartzeko eginkizunean. Horra hor instalakuntza /erakusketa xume honen helburua. Kontraesanean, ordea, zeregin handi horretan itzultzaileen izena letra txikiz idatzita agertzen da askotan, idazle-sortzaileen itzalpean. Horregatik, EIZIE elkartearen lana eta haiek egindako itzulpenak nabarmendu nahi izan ditugu, arreta berezia eskainiz Literatura unibertsala bildumari. Testu akademikoetan etxean egindako lanari erreparatu diogu bereziki, besteak beste,  ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat), Limes (Pentsamendua) eta Klasikoak bildumei, UPV/EHU babespean argitaratuak.

Instalazioa 2025ko urtarrilaren hasiera arte izango dugu Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren atarian.