Ainara Andiarena Villaverde
(Irakasle agregatua Psikologiako fakultatean)

Additional information
Ainara Andiarena Villaverde, Psikologian lizentziatua UPV/EHUn, Neuropsikologia Klinikoan Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), eta Psikologian Doktorea (UPV/EHU), INMA proiektuaren testuinguruan defendatutako tesia (www.proyectoinma.org). Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoko eta Osasun eta Ikerketa Metodologiako Saileko irakasle agregatua (kontratatu doktorea) da, eta honako irakasgai hauek ematen ditu: Haur eta Gazteen Klinika: Ebaluazioa eta Psikopatologia (Psikologiako Gradua), Haur eta Gazteen Ebaluazioa eta Esku-hartzea (Psikologia Sanitario Orokorreko Masterra) eta Ebaluazio eta diagnostiko psikologikoak (Arreta Goiztiarreko Master Propioa). UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Praktiketako eta Enplegagarritasuneko dekanordea izan da 2 urtez (2022-2023). Garapen neuropsikologikoaren eta horri lotutako faktoreen esparruan zentratzen du bere ikerketa-jarduera. Biogipuzkoa Ikerketa Institutuko Ingurumen Epidemiologia Taldekoa eta UPV/EHUko Basque Environmental Health Research Group (BEHRG) ko Ikertzailea.