¡Envío gratis!
*Internacional 3,00 € |
Ciencias Matemáticas
Eskuliburu hau idazten hasi ginen unean, Aljebra Lineala eta Geometria I irakasgaian jorratzen den material osoa batzen zuen liburuxka osatzea genuen helburu. Eskuragarri genituen irakasgai horretan ikasten diren emaitza guztiak jasotzen zituzten gidoiak. Baina gidoi horietatik abiatuz, emaitza nagusien frogak eta adibideak zituen materiala sortzeko nahia sentitu genuen. Horrela bada, Matematika gradua edo Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa nahiz gradu bikoitza ikasten hasten den ikasle batek Aljebra Lineala eta Geometria I irakasgairako euskaraz idatzitako beste erreferentzia bat izatea nahi genuen (nahiz eta badakigun, adibidez, Fisika, Ingeniaritza elektronikoa eta gradu bikoitzeko gaitegi guztia ez asebete). Honako orrialde hauek, beraz, zuretzat erabilgarriak izatea espero dugu ![]() ![]() 2010-11 ikasturtean, Matematikako titulazio berria hasi zen Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Matematika Diskretua 2. mailako nahitaezko irakasgaia da eta 6 ECTS kreditu ditu. Irakasgai horren helburuak honako hauek dira: zerrendatze-konbinatoriaren teknika nagusiak aurkeztea, esanahi konbinatorioa duten zenbaki-familia garrantzitsuenak ikastea eta grafoak eta haien aplikazioak erakustea...... Neurriaren teoria analisiaren adar bat da, neurriak, funtzio neurgarriak eta integrazioa ikertzen dituena. XX. mendearen hasieran, Henry Lebesguek bere izena duen teoria hori sortu zuen, Lebesgueren neurria eta Lebesgueren integrala, hain zuzen ere. Teoria horrek XX. mendearen lehen erdian garapen handia izan zuen, gaur egun erabiltzen dugun integrazio-ereduaren oinarriak ..... ![]() Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, bai ikuspuntu teoriko batetik, bai ikuspuntu aplikatu batetik. Iraganean, zenbakizko analisian eta teorian oinarritzen zen zenbakizko metodoei buruzko ikasturte bat, baina, gaur egun, irakasgai horren edukia garatzean, kontuan hartu behar dugu ordenagailu ahaltsuak eta kalkulu-software eraginkorrak eskura izatea. Oraingo joera, gero eta gehiago, aplikazioetara eta inplementazioetara joatea da, jadanik prest dagoen kalkulu-tresneria erabiliz. Ikasturte batean, ikasleek zenbakizko metodoen oinarriak ikasiko dituzte. Gainera, ordenagailu-lengoaia batean programatzen ikasiko dute, eta software aurreratua erabiliko problemak ebazteko tresna gisa. MATLAB da horrelako softwarearen adibide egoki bat. Ikasleek beren programak idazteko erabil dezakete pakete informatiko hori, eta haren funtzioak problemak ebazteko tresna gisa. ![]() Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasten diren Matematikako Graduko, Fisikako Graduko, Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko lehen kurtsoko irakasgaia da Kalkulu Diferentziala eta Integrala I, urte osokoa. Liburu hau irakasgai horren programa jarraituz idatzi ..... Problema errealen ebazpenak kontzeptu eta teknika matematiko askoren ezagutza eskatzen du. Gerta daiteke problemaren enuntziatu matematikoa deribatuak agertzen diren ekuazio bat edo ekuazio-sistema bat izatea ere. Horrelakoetan, ekuazio diferentzialak edo ekuazio diferentzialen sistemak ebatzi beharko ditugu problemaren soluzioa aurkitzeko. Problema errealen ebazpenak, kontzeptu eta teknika matematiko askoren ezagutza eskatzen ..... ![]()
|
|