Zinea eta zientzia Filmategiko zikloak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/02/24, 19:00
Kokapena
Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, otsailaren 24an, 19:00etan Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Auditorioan, (Frantzia kalea 24, 01002-Vitoria-Gasteiz), Zinema eta zientzia Euskadiko Filmategiak izeneko zikloaren programazioarekin jarraituko da, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta.
Oraingo honetan Alexander Mackendricken 'Traje zuriko gizona' (The Man in The White Suit) proiektatuko da. Filma ingelesez da, euskarazko azpitituluekin. Aurkezpena Xabi López eta Jon Mattin Matxain kimikariek egingo dute (UPV/EHU-Donostia International Physics Center).
Sidney Stratton kimikaria bidegurutze batean dago bere karreran. Oso zuntz erresistentea sortu ahaleginean ibili da, baina hori lortzeko behar diren ekipoen gehiegizko eskakizunak direla eta, lanetik bota dute. Azkenik, Sidneyk ehun zuri iragazgaitz bat lortzen du, zikindu zein zimurtu ezin daitekeena. Nahiz eta hasieran heroi gisa tratatua izan, fabrikatzaileak laster konturatuko dira traje perfektua oso txarra dela negozioetarako.
Sarrerak salgai museoko leihatilan eta online. Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan).