XVI International Symposium of Psycholinguistics
Cuándo y dónde
Desde: 31/05/2023 Hasta: 02/06/2023
Lugar
Facultad de Letras
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Álava)
Descripción
Arabako Campuseko Letren Fakultateak XVI. International Symposium of Psycholinguistics (ISP) hartuko du, bertara bilduko direlarik elebitasuna, hizkuntza prozesamendua, irakurketa prozesuak, afasia eta antzeko gaietan adituak.
Kongresuak mundu mailako ospe handiko lau hizlari gonbidatu izango ditu:
- Baltasar Bickel (Universität Zürich)
- Judit Gervain (Università degli Studi di Padova)
- Marco Calabria (Universitat Oberta de Catalunya)
- Esti Blanco-Elorrieta (Harvard University / New York University)
ISPk hizkuntzaren azterketan espezializatutako edozein diziplinatako zientzialariak biltzen ditu, modalitate, eremu eta dimentsio guztietan, eta aukera bat da lanak partekatzeko, jakintza trukatzeko eta ideia berriak sustatzeko.
Biltzarra egin aurretik, maiatzaren 30ean, asteartean, 12:00etan, Micaela Portilla ikerguneko areto nagusian, Esti Blanco-Elorrietak hitzaldia emango du, "De ondas de sonido a significado: ¿cómo entiende nuestra cerebro los lenguas?" [Soinu uhinetatik esangurara: nola ulertzen ditu gure burmuinak hizkuntzak?] izenburupean, azalduz gizakiek nola ulertzen dugun hizkuntza.