euskaraespañol

UPV/EHUk irabazi du XI. Euskarazko Eztabaida Txapelketa

UPV/EHUren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hitzarmen baten karietara antolatzen da urtero ikasleen arteko lehaiketa.

  • News

First publication date: 05/12/2024

EskerrMartina Villate Martinez, Joana Moso Urkia, Junkal Gutierrez Mangado, Enara Gaines Añorga y Aritz Piris postigo | Photo: Eusko Legebiltzarra

Pasaden azaroaren 29an ospatu zen Eusko Legebiltzarrean IX. Euskarazko Eztabaida Txapelketa. Aurten, Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek parte hartu dute eta UPV/EHU gailendu da, bai taldekako eztabaidan, bai banakako diskurtsoetan. Taldean lehiatu diren eta irabazle suertatu diren EHUko ikasleak Joana Moso Urkia , Martina Villate Martinez, Enara Gaines Añorga  eta Aritz Piris Postigo izan dira. Bakarkako diskurtsoaren irabazlea Eneko Rosado Arenosa izan da.

Gaurkotasun handiko auzi bati heldu diote XI. Eztabaida Txapelketan parte hartu dutenek: “Aurrerapen teknologikoak ingurumen arazoak konpontzeko gai izango al dira?”.  Aldeko zein aurkako arrazoiak eman dituzte hiru unibertsitateetako ikasleek. Beren hitzartzeetarako denbora muga dute. Aldeko zein kontrako jarrerak azaltzeko txandak 3 minutukoak dira, eta horiei erantzutekoak 5 minutukoak. Ondorioak aurkezteko, berriz, 3 minutu dituzte. Bakarkako diskurtsoen gaia, ostera, honako hau izan da: Euskal Kulturaren transmisioa.

Ekimena UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Erretoreordetzak antolatzen du,  Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren UPV/EHUko ADUEEE eztabaidarako unibertsitate-elkarteak ere bultzatzen du ekimena.

UPV/EHUn hainbat ekimen egiten dira eztabaida unibertsitarioaren alorrean. ADUEEE taldeak hainbat prestakuntza eta lehiaketa antolatzen ditu, eta txapelketa honetan legebiltzarrera iritsi aurretik taldeek formakuntza-saioak jasotzen dituzte, ADUEEEk eta EHUkulturak antolatuta. Bestalde, EHUkultura i3 berrikuntza proiektuan bada euskarazko eztabaida txapelketa aztergai duen Gradu Bukaerako Lanik, eta Eztabaida txapelketa prestatzeko baliagarri den gida argitaratu zuen UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak, irekian eta doan deskargatzeko moduan: Komunikazio eraginkor eta sormenezkorako eskuliburua. Vives sarearen eztabaida-txapelketa prestatzeko. Grande Serrano, Fani. 2023

Ekimen horiek guztiak, baliagarriak dira unibertsitate-ikasleek eskuratu beharreko zeharkako gaitasunak lantzeko, besteak beste, komunikazio-gaitasunean, informazioaren kudeaketarako gaitasunean, pentsamendu kritikoan eta talde-lanean trebatzeko.