euskaraespañol

Image of the day

Rosa María Río Belver, AMPEA 2024 Saria

UPV/EHUko katedraduna saritu dute Emakumea eta Zientzia atalean

  • Kronika

First publication date: 27/09/2024

Rosa María Río Belver eta Arantxa Ibañez de Opacua | Photo: AMPEA

Gasteizko Europa Kongresu Jauregian banatu ziren AMPEA Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartearen Emakumeen Talentuaren Sarien bosgarren edizioa. Bertan aitortu zen Arabako lau emakume liderren ibilbidea. Sari horien bidez, epaimahaiak nabarmendu nahi izan ditu emakume horiek Arabako garapenarekin duten konpromisoa, enplegua sortzeko duten gaitasuna eta gizarte berdinzaleago bati egiten dioten ekarpena.

Emakumea eta Zientzia atalean, Rosa María Río Belver UPV/EHUko katedradunak jaso du saria, ikerkuntzan, berrikuntza teknologikoan eta jasangarritasunean aitzindari izateagatik.

Rosa María Río Belver irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatearen Enpresen Antolakuntza Saileko lehenengo emakume bakarra da Goi Industria Ingeniaritzako katedradun kategorian 1985ean saila sortu zenetik. Technology, Foresight and Management ikertaldea sortu, eta orain zuzendu eta kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzak aitortu eta INIZIA T-iker saria jaso du. Hamalau ikertzailek osatzen dute, gehienak emakume ingeniariak. Gainera, Opendata Bilbao Bizkaia enpresa ikasgela sustatu eta zuzentzen du. 24 urtetatik hona ari da lanean Gasteizko Ingeniaritza Eskolan.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak aurkeztu zuen hautagaitza, Arabako Industria Ingeniarien Elkargoaren laguntzarekin.

UPV/EHUko irakasleak Arantxa Ibañez de Opacua Fundación Vital Fundazioko zuzendariaren eskutik jaso zuen saria, AMPEAk Arabako Emakumezkoen Talentuaren V. Sariak emateko antolatutako ekitaldian.