euskaraespañol

Image of the day

Arabako Campuseko errendimendu handiko ikasle kirolarien aintzatespena

  • Kronika

First publication date: 16/02/2023

Arabako Campuseko errendimendu handiko ikasle kirolariak
Arabako Campuseko errendimendu handiko ikasle kirolariak | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Berrogeita hamar bat ikasle, 28 mutil eta 22 neska, errendimendu handiko kirolari gisa daude akreditatuta Arabako Campusean. Micaela Portilla Ikergunean egindako ekitaldiann, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordea eta Víctor Manuel Amado Kultura eta Kirol zuzendaria buru zirela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak aitzatetsi nahi izan du errendimendu handiko kirolari eskainitako dedikazioa, bai eta euskal unibertsitate publikoan emandako dedikazio akademikoa eta UPV/EHU markaren enbaxadore gisa hartutako konpromisoa ere.

“Oso harro gaude zuekin eliteko kirola eta unibertsitateko ikasketak uztartzeak dakarren esfortzu eta sakrifizioagatik. Ahalegin horrekiko gure miresmena duzue, gainera, ikasle guztiek jarraitu beharreko erreferentzia eta eredua zaretelako”, esan zien errektoreordeak.

Berrogeita hamar ikasle horietatik, 31 Hezkuntza eta Kirol Fakultatean ikasten ari dira (29 Kirolean eta 2 Hezkuntzan), 7 Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan, 7 Farmazia Fakultatean, bat Letren Fakultatean, bat Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta 3 Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

Egiten dituzten kirolak birpasatzen baditugu, badira futbolari, saskibaloilari, atleta, txirrindulari, pilotari (modalitate guztietakoak), errugbilari edo neguko kirolariak. Borroka arteetan edo modalitate minoritarioetan akreditatutako eliteko kirolariak ere badaude, hala nola curling-a, hipika, eskalada edo mahai tenis egokitua, guztiak ere nazioko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartu dutenak.