euskaraespañol

Uztailean unibertsitatera sartzeko probak egin dituztenen % 85ek gainditu dute

First publication date: 15/07/2016

Lehenengo datuen arabera, uztailaren 6, 7 eta 8an Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren Batxilergoko 1.335 ikasleetatik 1.144k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 85,69k gainditu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK
(2016ko UZTAILA)
AURKEZTUAK  1.335
GAINDITUAK  1.144
EHUNEKOA  85,69

 

CAMPUSKA
  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
AURKEZTUAK 180 688 467
GAINDITUAK 170 541 433
EHUNEKOA 94,44 78,63 92,72
HIZKUNTZA
  EUSKARA GAZTELANIA
AURKEZTUAK 869 466
GAINDITUAK 774 370
EHUNEKOA 89,07 79,40

 

Ekaineko ohiko deialdian, 9.663 ikasle aurkeztu ziren, eta % 97,90k gainditu zuen fase orokorra..