Evolution proiektuaren mugaz gaindiko jardunaldiak
Cuándo y dónde
14/01/2025, 09:00
Lugar
Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Descripción
Arlo akademiko eta sozialeko bi herrialdeetako zazpi erakunde bazkideren lankidetzarekin, Evolution Proiektuak erantzun koordinatua eman nahi die Gipuzkoako eta Pirinio Atlantiko frantsesetako haurrak babesteko sistemek gaur egun dituzten hiru erronkei: bi lurraldeetan haurren babes-sistemaren tutoretzapeko nerabeen helduarorako trantsizioa, sare sozialen erabilera eta babes neurri baten pean dauden haur eta nerabeek goi-mailako hezkuntzarako sarbidea izatea. Lehen urtea lanean eman ondoren, sare sozialen erabilerari eta goi-mailako hezkuntza ibilbideen sustapenari buruzko ikerketa lerroetan lortutako emaitzak EVOLUTION proiektuaren mugaz gaindiko jardunaldietan partekatuko dira. Jardunaldiak urtarrilaren 14an izango dira, asteartea, 9:00etik aurrera, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Tolosa hiribidea, 70. Donostia).
Jardunaldi horietan Carmen Ruiz Repullo Granadako Unibertsitateko irakasleak parte hartuko du, sare sozialetako nerabeen genero indarkeriaren arloko aditua.
EVOLUTION proiektuaren helburuak dira:
- Babes zerbitzuetan egonik graduatu diren gazteen ibilbideari buruzko azterketa kualitatibo zabal bat egitea, helduarorako trantsizioan izan dituzten aukerak eta erronkak hobeto ulertze aldera.
- Derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo irakaskuntzatara eta irakaskuntza profesionaletara eta goi mailakoetara iristeko ibilbide berriak diseinatzea, hezkuntza aukera berdinak sustatzeko.
- Profesionalei tresna praktikoak eskaintzea, gazteek gizarte sareak modu seguruan eta arduratsuan erabil ditzaten sustatzeko.
- Profesionalentzako neurrirako prestakuntza moduluak garatzea eta ezartzea, prestakuntza izan dezaten gazteei laguntza emateko emantzipaziorako eta gizarte inklusiorako.
EVOLUTION proiektuan emaitza hauek espero dira:
- Haurrak eta nerabeak babesteko sistemei buruz erakunde publikoetan ezarri beharreko behin betiko hobekuntza proposamenak jasotzen dituen txostena
- Nerabeen eta gazteen hezkuntza ibilbideen mugaz gaindiko diagnostikoa, nahitaezko eta goi-mailako ikasketen ondoko ikasketak lortzeko faktore bideratzaileak eta oztopatzaileak babesteko neurri baten pean.
- Mugaz gaindiko diagnostikoa aztertzeko babes neurriren baten pean dauden haur, nerabe eta gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten, sare horiek ematen dizkieten aukerak eta erabilera horrek dituen arriskuak.
- Prestakuntza programa bat, 3-5 prestakuntza moduluren bidez, gizarte sareen eta gailu digitalen erabilerari buruzkoa, bi lurraldeetako lanbide heziketako zentroetarako, unibertsitateetarako eta osasun eta gizarte eremuetarako, gizarte zerbitzuetako profesionalei zuzendua.
- Bi prestakuntza programa, bata profesionalentzat eta bestea, gizarte eta hezkuntza arloko ikasleentzat, kalteberak diren gazteen artean lanbide heziketarako eta goi-mailako hezkuntzarako sarbidea sustatzeko.
- Jardunbide egokien eta jarduteko jarraibideen gida gizarte eta hezkuntza egituretarako.
Proiektuko erakunde bazkideak:
- Etcharry Formation Développement
- Nazaret Fundazioa
- Deustoko Unibertsitatea
- Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
- Département des Pyrénées-Atlantiques
- Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa
- Centre Hospitalier de la Côte Basque /Adoenia
*Proiektuari buruzko berri guztiak eskuragarri lotura honetan : http://www.evolution-project.eu
EVOLUTION proiektua Europar Batasunak kofinantzatu du % 65ean, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.