-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
IV Ekonomia, Enpresa eta Genero jardunaldiak: Genero diskriminazioa ondasun eta zerbitzuak kontratatzerakoan
- Event
When and where
03/04/2019, 12:00 - 00:00
Location
Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Description
Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.
Aurtengo edizioan, ondasun eta zerbitzuen kontratazioa genero-ikuspegitik aztertuko da. Horretarako esparru ezberdinetako hiru hizlarik parte hartuko dute, alde akademikoa eta praktikoa barneratuz, legea, enpresa eta ekonomia arloetan. Ondoren solasaldi ireki bat egongo da. Sarrera doan. .
Hizlariak:
- Ana Giménez Costa – Universitat Rovira i Virgili
- Laura Castresana/Iratxe Arteagoitia - SETEM Hego Haizea
- Amaia Domingo - Bilboko Udala