Animaliategiaren instalazio berrien inaugurazioa
- Event
When and where
10/10/2022, 10:30
Location
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Datorren astelehenean, urriak 10, Euskal Herriko Unibertsitateko Animaliategiaren instalazio berriak inauguratuk dira.
Inaugurazioan izango dira:
- Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
- Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomía Erkidegoan
- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
UPV/EHUko Animaliategiak ikerketa komunitateari eta ikerkuntza zentroei ikerketarako eta irakaskuntzarako behar diren esperimentazio animaliak eskaintzea du helburu. Esperimentatzeko erabiliko diren animaliei eta horiek behar duten inguruneari buruzko aholkularitza teknikoa ere ematen du, eta helburu zientifikoetarako erabiltzen diren animaliak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen da. Eusko Jaurlaritzak eta, Feder funtsen bidez, Espainiako Gobernuak emandako finantziazioari esker, Animaliategia asko handitu da.
Animaliategian dauden segurtasun eta higiene baldintza zorrotzak direla eta, hedabideek instalazioen biltegirako sarbide mugatua izango dute, eta bertan jendaurreko agerraldia egingo da. Material grafikoa eta ikus-entzunezkoa emango da, bai barruko instalazioetakoa, bai agintariek inaugurazio ekitaldia baino lehen egingo duten bisitakoa.