euskaraespañol

Zinemako programazioa prestatzeko programaren aurkezpena

Cuándo y dónde

05/10/2023, 18:00

Lugar

Auditorio Antonio Beristain - Centro Carlos Santamaría
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Descripción

Ostegunean, urriaren 5ean, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, zinemako programazioa prestatzeko programaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Tabakalerako zinema-aretoko emanaldiak Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Elias Querejeta Zinema Eskolak programatu ohi dituzte. 2024ko urtarriletik aurrera, hilean behin ikusle gazteak zinema-aretora erakartzeko, UPV/EHUko ikasle talde batek programazio-prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Aipatutako erakundeetako ordezkariak Gipuzkoako Campusera hurbilduko dira euren burua ezagutzera emateko eta programatzeko moduak azaltzeko.
 

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Junkal Gutierrez, UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
  • Beronika Azpillaga, Gipuzkoako Campuseko Euskara eta Kultura zuzendaria
  • José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria
  • Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria
  • Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria, eta Lur Olaizola, zinema saileko koordinatzailea
  • Carlos Mugiro, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria