Resolutions for Services

Ebazpena, UPV/EHUko idazkari nagusiarena, 2020ko martxoaren 16koa, UPV/EHUko erregistro-funtzionamendua arautzen duena, COVID-19k (SRS-COV2) osasun-alerta aktibatzean UPV/EHUk duen jarduera-protokoloak eragiten dion denbora-esparruaren barruan.

Ebazpena, UPV/ehuko idazkari nagusiarena, 2020ko martxoaren 16koa, UPV/EHUKO erregistro-funtzionamendua arautzen duena, COVID-19k (SRS-COV2) osasun-alerta aktibatzean UPV/EHUk duen jarduera-protokoloak eragiten dion denbora-esparruaren barruan.

UPV/EHUko errektorearen gaurko Ebazpenaren bosgarren atala, UPV/EHUn aurrez aurreko jarduera oro etenda dagoen denboran funtsezko zerbitzuak zehazten dituena, aintzat hartuta eta UPV/EHUren Estatutuen 187.1.b) art. jarraiki

 

EBAZTEN DUT:

 

LEHENENGOA.- Erregistro orokorra eta Unibertsitateko erregistro-bulego laguntzaileak itxita egongo dira, eta egin beharreko izapideak Unibertsitatearen Egoitza Elektronikoko Erregistro Elektronikoaren bidez baino ez dira egingo.

BIGARRENA.- Ebazpen honek 2020ko martxoaren 16ko 15:00etatik aurrera izango ditu ondorioak, egoerak hala eskatzen duen arte.

HIRUGARRENA.- Ebazpen hau argitaratzea eta UPV/EHUren ehutaularen, webgunearen eta egoitza elektronikoaren bidez zabaltzea.

 

PEDRO IRIONDO BENGOA

IDAZKARI NAGUSIA