-
1.000 estudiantes se han reunido presencialmente con empresas que buscan talento joven
-
Jule Goikoetxea: «Si queremos nuevos sujetos, se debe incidir en las relaciones de poder que los crean»
-
Ocho mujeres que cambiaron la farmacología
-
Nuevo equipo en la dirección de la Estación Marina de Plentzia PiE-UPV/EHU
-
Maggie Bullen: «Me gustaría reforzar el carácter feminista de la Dirección para la Igualdad»
Odol-ematea: Unibertsitate Osasuntsuen Eguna
Cuándo y dónde
Desde: 02/10/2023 Hasta: 06/10/2023
Lugar
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Descripción
Urriaren 5ean, Unibertsitate Osasuntsuen Eguna da. Horren harira, Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearekin (REUPS) lankidetzan, erronka bat lortu nahi da urrian zehar. Asmoa da erronkan parte hartzen duen unibertsitate bakoitzak odola emateko gune mugikorrak antolatzea eta partaide guztien artean 10.000 odol-donazio lortzea urrian zehar. UPV/EHUk erronka bateratu hori lortzen parte hartuko du.
Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioaren odol unitate mugikorrak, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara izango dira UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ondorengo zentroetan:
- Urriak 2, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Donostia.
- Urriak 3, Kimika Fakultatea.
- Urriak 4, Psikologia Fakultatea.
- Urriak 5, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.
- Urriak 6, Ignacio M. Barriola zentroa.
Bigarren erronka bat ere badago, frutaren erronka, hain zuzen ere. Odola eman ondoren, fruta banatuko da eta sare sozialetara argazkiak igotzera animatzen da unibertsitate-komunitatea hurrengo hashtarekin #Retofruta REUPS. Ez da sare sozialetan lehiaketarik izango, frutaren kontsumoa sustatzeko ekintza baita.
Bi erronka horiek UPV/EHUko unibertsitate-komunitateari irekita daude.