euskaraespañol

Image of the day

Dieta mediterraneoa eta oliba olioa: onena diabetesarentzat

Azterlan batek erakutsi du dieta honek medikazio beharra txikitzen duela 2 motako diabetesa duten pertsonetan

  • Research

First publication date: 05/08/2019

Fernando Arós eta Ángel María Alonso, ikertaldeko kideak.

Diabetesa proportzio epidemikoetara iritsi da. 2017an, 451 milioi pertsonari erasaten zien mundu osoan, eta osasun publikoaren egungo arazo larrienetako bat da. Espainiako estatuan, 10 heldutik batek gutxienez pairatzen du 2 motako diabetesa.

Ikerketan parte hartu dute Fernando Arósek, UPV/EHUko ohorezko laguntzaileak eta Angel M. Alonsok, irakasle elkartuak, eta frogatu du oliba olioan aberatsa den dieta mediterraneoa gai dela epe luzean medikazio beharra txikitzeko pertsona diabetikoetan. Tamaina handiko saiakuntza klinikoak 3.230 diabetiko baloratu ditu 3,2 urtean, ausaz banatutako hiru dieta erabilita.

Lehenengo elikadura pautan, dieta mediterraneoa eta oliba olio birjina estra erabili ziren; bigarrenean, fruitu lehor nahaste bat olioaren ordez; hirugarrena, kontrol taldearena, gantz gutxiko jakiek osatzen zuten.

Azkenik, hiru taldeak aztertuta, ikusi da dieta mediterraneoaren eta oliba olio birjina estraren taldeko pertsonek % 22 murriztu dutela diabetesaren aurkako medikazio beharra, gantz gutxiko dieta egin duen kontrol taldearekin alderatuta. 

Arósen esanetan,“medikazio behar txikiagoak (ahotik hartzekoa edo injekzio bidezkoa), dieta mediterraneo eta oliba olio birjina estra ereduarekin, dieta honen bidez azterlanaren jarraipen luzean lortu zen kontrol gluzemiko onena islatzen du ziurrenik".

Gainera, elikadura pautaren garrantzia nabarmendu du:“zalantzarik gabe, eredu dietetikoa erabakigarria izan da, eta ezin da azaldu kaloria gutxiago kontsumitzeagatik, ariketa fisiko handiagoa egiteagatik edo pisua galtzeagatik, aldagai horiek saiakuntzatik kanpo gelditu zirelako eta ez zelako desberdintasunik egon horri dagokionez 3 taldeen artean".    

Lanaren emaitzak argitaratu egin dira Diabetes Care aldizkarian, eta gaur egun Obesitate eta Nutrizio CIBER-ak lanean jarraitzen du PREDIMEDen laguntza izan duen ikerlan honetan.   

Bibliographic reference