Aditz aspektua, -TZEN vs -KO
Itema 250
Adibidea
Zuzendu hurrengoa
Zuzentzeko Koldo? Egon pixka batean, oraintxe jartzen da telefonoan.
Erantzuna Koldo? Egon pixka batean, oraintxe jarriko da telefonoan.
Adibide gehiago
Zuzentzeko Igo motorrera; etxeraino eramaten zaitut.
Erantzuna Igo motorrera; etxeraino eramango zaitut.
Gehigarri Hemen gehitu behar da hau: Igan motorrera; etxeraino eramanen zaitut.
Zuzentzeko Zer, jesartzen gara, lagunok?
Erantzuna Zer, jesarriko gara, lagunok?
Zuzentzeko Bihar zer ordutan joaten gara mendira?
Erantzuna Bihar zer ordutan joango gara mendira?
Zuzentzeko Zer egiten dugu gero, arratsaldean?
Erantzuna Zer egingo dugu gero, arratsaldean?
Zuzentzeko Aizue, nork ekartzen du ogia gaur afaltzeko?
Erantzuna Aizue, nork ekarriko du ogia gaur afaltzeko?
Itzulpen eginak
Hamen: https://www.ehu.eus/ehutsi/edukiak/informacion/ehutsi_250/eu_250/eginak.html
Itzulpen proposamenak
https://www.ehu.eus/ehutsi/edukiak/informacion/ehutsi_250/eu_250/proposamenak.html
¿Dónde cenamos esta noche? Soluzioa ikusi
Non afalduko dugu gaur gauean?
¿Comenzamos o qué? Soluzioa ikusi
Hasiko gara ala/edo zer?
Mañana se celebra la fiesta de la escuela. Soluzioa ikusi
Bihar eskolaren jaia ospatuko da.
¿Me das una cerveza? Soluzioa ikusi
Garagardo bat emango didazu?
El próximo lunes comienzan los Juegos Olímpicos. Soluzioa ikusi
Datorren astelehenean Olinpiar Jokoak hasiko dira.
Azalpenak
Etorkizunean gertatzekoak direnak, euskaraz, eskuarki -KO marka hartzen dute (bihar deituko dizut). Dena dela, ez da beti hala, eta -T(Z)EN marka hartzen duten formak ere ikusten dira (bihar deitzen dizut).
Eskaerek eta galdera-proposamenek ere -KO marka hartu behar dute (zigarro bat emango didazu?; kalera joango gara?).
Salbuespenak ere badaude: denborazko esaldietan, adibidez, ez da geroaldiko -KO marka hori erabiltzen (“Etxera heltzen naizenean, garagardo bat edango dut”, “etxera helduko naizenean” baino hobeto).
Dokumentazioa
Euskaltzaindia (1987, 117–121, 421. or.)