Datorren astean, eta Euskal Filmotekaren eskutik, “Ikuska”-ren berrargitalpenaren aurkezpena izango da Donostiako Tabakaleran. 21 laburmetraiak berreskuratu eta digitalizatu dituzte bi euskarritan: Liburua+3 DVD, edo USB-txartela. Durangoko Azokan egongo dira salgai lehen aldiz. EKHE-Gara-k editatzen du Bertan Filmeak eta Euskal Filmotekaren laguntzarekin.
Aurkezpena Abenduaren 1ean, osteguna, 19:00etan izango da, Tabakalerako 1 zine aretoan. Bertan izango dira ondorengo zuzendariak: Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Pedro Olea, Juanba Berasategi, Mirentxu Loyarte, Jose Luis Egea, Jose Julian Bakedano, Iñaki Eizmendi eta Juan Miguel Gutierrez, eta baita Javier Aguirresarobe ere. “Ikuskak” proiektatuko dira.
Aurkezpenaren aurretik, 18:00etan, eta publiko guztiarentzat modu irekian, zine zuzendariekin solasaldia izango da Tabakalerako Z aretoan.
Erantzuna idatzi