PROPOSAMEN DEIALDIA

Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea
Zinema Txikien 8. Nazioarteko Kongresua
Bilbao eta Donostia, Euskal Herria
Irailak 20-22, 2017

KOMUNIKAZIOAK AURKEZTEKO PROPOSAMEN DEIALDIA:

Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleei, agente legegileei eta industriako profesionalei zuzendutako 2017ko kongresuak piztu nahi du zinema glokala kontzeptuaren gaineko eztabaida. Hain zuzen ere, tokian tokiko hizkuntzan errodatutako eta modu lokalean ulertutako zinemak, baina audientzia globalari zuzendutakoak.

Azken hamarkadetako zinemaren teoriak globalizazio, transnazional, trasnazional-osteko, diasporiko eta transregional bezalako terminoak landu ditu. Gainera, Ipar Ameriketako eta Europako zinemen gaineko ikerketa luzeak bidea zabaldu du, tamainaz txikiagoak diren bestelako sormen praktika edo adierazpenak ikertzeko. Alabaina, bi indar horiek etengabeko aldaketa prozesuan dagoen munduko zinema markoan jarduten dute: globalizazioa eta horren kontra azaldutako mugimendu lokalak zein etnikoak. Hollywoodek eta estudio handiek kontrolpean duten merkatuan aritzeko arazo larriak dituzte jatorrizko hizkuntzan eta kultura-ikuspuntu propiotik istorioak kontatu nahi dituzten komunitateak. Jardunaldi hauen antolatzaileek uste dute, glokal zinemaren bitartez, posible dela bermatzea, ospatzea eta kritikoki aztertzea munduko kultura eta hizkuntza aniztasuna.

Hurrengo gaiekin lotutako panelak eta komunikazioak gonbidatzen ditugu:

Zinema glokalak teorizatzen:

  • Lokaletik globalera
  • Zinema Txikiak eta norabide berriak zinema ikasketetan
  • Nazioarteko eta diasporako zinemak

Zinema glokalak eta industria:

  • Audientzia harrapatzea
  • Finantziazio eta banaketa erronkak
  • Politika publikoen funtzioa
  • Zinema jaialdien garrantzia zinema glokalentzat
  • Teknologia berrien eragina
  • Promozio, banaketa eta erakusketa aukera berriak

Hizkuntza aniztasuna:

  • Zinema glokalen hizkuntza irisgarritasuna
  • Zinema eleanitza

Aznitasunaren errepresentazioa zinema glokalean:

  • Etnia gutxituak
  • Genero errepresentazioa
  • Orientazio sexuala
  • Adina, klasea eta ezintasun arazoak

Bestelako zinema txikiak :

  • Zinema esperimentala
  • Zinema ikusezinak

 


PROPOSAMENAK:

Azkeneko eguna: 2017ko apirilak 30.

Erantzuna: 2017ko maiatzaren 30ean.

Komunikazio proposamenak 200-300 hitz, laburpen biografiko txikia eta bost erreferentzia bibliografiko barne, helbide honetara bidali: smallcinemas2017@gmail.com

Banakako proposamenak:

  • Izeburua
  • Parte-hartzaileen izen-abizenak eta afiliazioa
  • Laburpena, 250-300 hitz
  • Egile(en)aren biografia txikia (100-150 hitz)
  • 5 erreferentzia bibliografiko

Erabakitako panelak:

Aldez aurretik proposatutako paneletarako 3-4 paper (edo 3 paper eta proposatzatzailea) dakartzaten gaiak ere onartuko dira, aurkeztutako gaiekin bat badatoz.

Panel proposatzaileek hurrengoarekin bete beharko dute:

  • Panelaren izenburua
  • Panelaren deskripzioa laburra (abstract)
  • Panelean parte hartuko duten banakako guztien informazioa:
    • Izeburua
    • Parte-hartzaileen izen-abizenak eta afiliazioa
    • Laburpena, 250-300 hitz
    • Egile(en)aren biografia txikia (100-150 hitz)
    • 5 erreferentzia bibliografiko

Hizkuntza: proposamenak kongresuaren edozein hizkuntza ofizialetan bidali daitezke; ingelesa euskara nahiz gaztelania (aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da).

 


ARGITARATZEA:

Komunikazioak argitaratzeko aukera lantzen ari gara.

[Horren inguruko informazio gehiago argitaratuko da 2017ko udaberrian].
http://www.ehu.eus/ehusfera/smallcinemasconference2017/adibide-orrialdea/argitalpena/

 


IZEN-EMATEA:

Komunikazioak aurkezten dituenak:

Hitzaldietan parte hartzea, materiala, kafea eta luntxa (irailak 20 eta 21).

Aurretiazko kutoa (ekainaren amaiera arte): 65€.
Kuota arrunta: 80€

Hautazko kuotak: Irekiera-afaria eta Donostiara bisita (garraioa barne):
[Honi buruzko informazio gehiago jakinaraziko da izen-emate epea amaitzean].

Ikasle eta langabetuentzat:

Hitzaldietan parte hartzea, materiala, kafea eta luntxa (irailak 20 eta 21).

Aurretiazko kutoa (ekainaren amaiera arte): 10€.
Kuota arrunta: 15€

Izen-ematearen informazio guztia hemen.