Archivos

Categorías

Literatura eta Nazioa, eztabaidarako den UPV/EHUko ikastaroa, Bermeon

“Literatura eta Nazioa. Nazioa eta Literatura”. Uda Ikastaroa, BERMEO (Bizkaia)

Bermeo, Abuztuak 29-30, LITERATURA eta NAZIOA ikastaroaz

Bermeo, Abuztuak 29-30, LITERATURA eta NAZIOA ikastaroaz———————–

Kultura identitate kolektiboaren iturria da, eta gizarte bakoitzak bizi edo imajinatu duenaren artxiboa da, idazleek kontatzeko gaitasuna dutelako. Euskal kulturaren kasuan, Mogel, Iparragirre, Lizardi, Lauaxeta, Aresti, Lete eta Laboa bezalako idazle eta abeslariek (poeta nazionaltzat ere hartzen direnak) irakurtzeko eta kantatzeko hitzak idatzi dituzte – baita musikatu ere –, eta horiek funtsezkoak izan dira gero euskal komunitatearen ideia ezarri, mantendu eta erreproduzitzeko orduan. Ordainetan, errekonozimendu publiko handia lortu dute, Jon Kortazar  Literatura Katedradunak elkarrizketa honetan azaltzen duenez> https://bizkaiairratia.eus/podcast/literatura-eta-nazinoa-nazinoa-eta-literatura-ikastaroa-ospatuko-dabe-bermeon/

 

Gure euskal historia kulturalari buruzko dibulgazio-ikastaroa da hau. Eta ikastaroa, izenburuak dioen bezala, literaturari eta nazioari buruzkoa da: azken ehun urteak euskal kulturak izateko eta existitzeko egindako ahalegin luzetzat interpreta daitezke, eta hor literaturak paper nabarmena izan du beti.

Bermeo, Abuztuak 29-30, LITERATURA eta NAZIOA ikastaroaz

Bermeo, Abuztuak 29-30, LITERATURA eta NAZIOA ikastaroaz

 

Abuztuaren 29an Bizenta Mogelen kasua aipatuko du Miren Gabantxok  eta Markinan eta Bilbon lortu duen ospea ikusiko du. Karlos del Olmok Jose Maria Iparragirreren figura nola ikusi den euskal teatroan aztertuko du, eta hasierako heroia nazionalaren irudia nola joan den kritikatzen eta ahultzen. Paulo Kortazarrek Lizardiren heriotzak sorturiko poetaren irudia aztertuko du. 

 

Abuztuaren 30ean Jon Kortazarrek Mungian Lauaxetaren irudiaren inguruan diren hiru maila nagusiak (monumentua, zaindaria eta salgarria) deskribatuko ditu. Susana Jodrak Gabriel Arestiri eskaini zaizkion eskulturak eta irudiak izango ditu mintzagai. Eta azkenik, Jon Martin Etxebestek prentsak Xabier Leteri eta Mikel Laboari eskainitako arreta azalduko digu.

>>Ikastaro hau doakoa eta interesa duen ororentzat irekia izango da, 
eta euskaraz egingo da. 
Literatur testu batzuen - kanta herrikoiak direnak batzuk- 
eta horien egileen funtsezko zeregina aztertuko du, 
euskal kultura garaikidearen konfigurazioa ulertzeko eta, 
beraz, euskal nazioaren kontzeptua ulertzeko. 

Non: Bermeo, <Arrantzaleen Museoa>

Norentzat: euskal literaturan eta euskal musikan interesa duen edonorentzat 

Hizkuntza: euskera

Noiz: 2024/08/ 29 eta 30 goizez [9.30 - 13.30]

Nork antolatuta:[Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHUren artean]

Sarrera: doan baina lekua erreserbatu behar da hemen laidataldea@gmail.com

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>