Archivos

Categorías

Giza-eskubideak zer diren nola komunikatu? “Aporofobia Stop” proiektuaren aurkezpena UPV/EHUn

“Paris 365, elkarkidetasuna elikatuz” Iruñean (Nafarroa) sortu zen mugimendua da eta errekurtsorik gabe dauden pertsonei laguntzeaz gain, artearen erraminta bultzatu du “Aporofobia Stop” antzespen lana egiteko. Orain, prozesu hori UPV/EHUko Bizkaiko Campusean ezagutzeko aukera da euren protagonistekin, Ados Teatroa taldearen eskutik, bertan izango baitira ikasleekin solasaldia egiteko.

Aporofobia Stop (ADOS TEATROA)

Aporofobia Stop (ADOS TEATROA)

EHUKULTURAren babespean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek, aparteko kultur-proiektu bat ezagutuko dute astelehen honetan, 2022.eko Azaroak 7an, bertako Auditorioan. Goizeko 9etatik – 11etara izango da ekitaldia, interesa duen edonor etortzeko moduan. Dena den, proiektua zuzenean lotuta da ikasgai batekin, <Komunikazio Komertziala, Kooperatiboa eta Instituzionala>, bertako 32.taldeko ikasleek, gaur egun, kalean eta etxe-gabe bizi diren pertsonen inguruan ikaste-irakaste proiektua dutelako eskuartean, Amaia Paniagua eta Miren Gabantxo-Uriagereka UPV/EHUko irakasleen gidaritzapean.

Arte eszenikoen bitartez aktoreek “aporofobia” zer den erakutsiko dute. Izatez, berba hau berezia da eta orain dela gutxi asmatu zuen Adela Cortina filosofoak.

Pobreari gorroto, hori da aporofobia. Forma desberdinetan garatzen da eta gure gizartean gero eta gehiago soma daitekeen fenomenoa da, krisi ekonomikoaren eraginez, gero eta jende gehiago bizi baita pobrezian. Nola errepresentatu arte eszenikoen bitartez giza-eskubideen arazoa? Artearen ikuspuntutik eta komunikazioaren ikuspuntutik fenomeno hau ikustarazteko bideak konpartituko dituzte Ados Teatroa taldekoek Kazetaritza, Ikusentzuneko Komunikazioa eta Publizitatea eta Harreman Publikoak graduetarako formazioa hartzen dabiltzaten 1go mailako ikasleekin.

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>