https://t.co/bIgjSQMCNo #IndigenousLanguages @IYIL2019 pic.twitter.com/MJzlmoRv45
— miren gabantxo (@gabantxo) November 3, 2019
Amaia Gabantxo itzultzailea euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan egin du berba “From the Square to the Page, and onto the other Page: The Order of Things in Basque Poetry in Translation” izeneko hitzaldian, Purdue-ko Unibertsitatean (Indiana, USA). Aurten, 2019an, “International Year of Indigenous Languages Perspectives Conference” bertan ospatu da.
Amaia Gabantxo berak kontatu duenez: “(…) guk, Euskaldun & Navajo andrek aho zabalik utzi ditugu Kongresuko partaideak, bapatean sortutako euskal bertsoak, bapateko ingelesezko itzulpena, navajo erara hip-hop-a eta euriari buruzko navajotar poesia bertan batera plazaratzean.
Kongresu honek komunitate eta hizkuntza indigenak goraipatzea du helburu, eta ahots ezberdinen bitartez elkarlana bultzatzea. Gai hauek jorratuko ditu batik bat: hizkuntza indigena duten komunitateen lorpenak; komunitateekin egindako elkarlanak; hizkuntzen biziberritze eta mantentzerako hezkuntza politikak; hizkuntza indigenen egoera XXI mendean; ahots indigenak kultura popularrean (sare sozialetan, fikzioan, poesian, filmetan edota hip hop-ean); eta hizkuntza indigenak eta hizkuntza-aniztasuna.
+INFO
Navajo Culture
https://www.pbs.org/independentlens/missnavajo/language.html
Deje una respuesta