Archivos

Categorías

‘Euskal Dantza, tradiziotik sorkuntzara’ bidea egiten UPV/EHUko ikasketa osagarriekin

Irailaren 25ean Bilbon UPV/EHUk duen Bizkaia Aretoan banatuko dira <Euskal Dantza, tradiziotik sorkuntzara> Ikasketa Osagarrien lehenengo diplomak. Horretarako 25 ikasle egon dira 2016-17 urtean zehar maila teorikoan eta praktikoan hausnarketa egiten gaur egun tradiziozko euskal dantzaz eta musikaz adituak diren maisuekin:

Unibertsitatean etengabeko prestakuntza moduan  dantza ikasketak barneratzeko, hausnarketa sakona egin behar zen eta honegatik saio berezia antolatu zen 2017.eko Martxoan. Horren laburpena hemen bideo honetan dugu:

2016-17, EUSKAL DANTZAK, Tradiziotik sorkuntzara Mintegian, Bilbon

Irudia: Jean Baudet-Baionako Euskal Museoa

Irudia: Jean Baudet-Baionako Euskal Museoa

Gurutze Ezkurdia Doktoreak eta UPV/EHUko Magistaritza Eskolako Zuzendariak kudeatu du ikasketa osagarrien edizio hau, 2016-17 ikasturtean Unibertsitatean dena sortzear baitzegoen. Saiorik gehienak Bizkaiko Campusean izan dira, Magistaritzako Eskolak Leioan duen azpiegitura aprobetzatzeko. Horrez  gainera astebururen batean aparteko ekitaldiak egin dira Iparraldean, herrietako dantza-protagonistekin bat egiteko. Hau guzti hau egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko diru-laguntza izan da eta honegatik gaurko diploma banaketaren ekitaldi publikoan Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako Foru Diputatua izango da UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan.

NOIZ: arratsaldeko 7etan (Irailaren 25ean)

NON: Bilbon, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3)

 

 

+INFO

2017-18 ikasturtera begira Gipuzkoako Campusean sortuko da ikasle talde berria, Donostiako Magistaritza Eskolako azpiegitura erabiliz eta horren berri laster UPV/EHUren Ikasketa Osagarrien ataleko webgunean zabalduko da.

http://www.ehu.eus/eu/web/ehukultura-bizkaia/euskal-dantza

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>