Archivos

Categorías

Bilboko UPV/EHUn, Bizkaia Aretora etorri Zientzia Asteaz gozatzera

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera ezin hobea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko zentroetako irakasle eta ikertzaileen eskutik (Matematika, Fisika, Biologia, Ingeniaritza, Geologia…). Maite Insausti, Kimika ez Organikoan doktoreak, ostegunetik igandera bertaratzen direnentzat antolatu diren gauzak azaltzen digu.

[vimeo]https://vimeo.com/144523518[/vimeo]

Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko da. Ekimen hau azaroaren 4tik 8ra bitartean egingo da Bilbon, UPV/EHUk duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3an), “Guggenheim” izeneko geltokiaren ondoan dagoen eraikinean.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza 45 stand, 33 tailer eta 21 txangok osatuko dute.  Gainera, zientzia-ikuskizun bat (hiru hiriburuetan egingo dira saioak), lehiaketa bi, bata argazki geologikoena eta bestea erretratu alfabetikoena,  eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club egitaraua atondu dira.

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>