Archivos

Categorías

Corrupción, el organismo nocivo: zer pentsatu asko ematen duen dokumentala

 

                                                                                                                            [youtube]https://youtu.be/l0qYaFv5Xuw[/youtube]

 

 

Eguna: urriaren 19a  

Ordua: 18:30

Ustelkeriak eguneroko bizimodua kutsatzen du, eta arrunki dago gure gizartean. Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren ekimena izan da dokumental hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean ematea eta ustelkeria lehenengo pertsonan bizi duten pertsonei gonbita egitea, lakra horrek hala norbanakoarengan nola gizarte kolektiboan dituen eragin psikologikoez hausnartzeko. Batez ere UPV/EHUko ikasleei zuzendutako ekitaldia da, eta helburu du eztabaida etiko hori begi aurrera ekartzea euskal gizartean.

Hasia da unibertsitatez unibertsitateko dokumentalen bira, eta urriaren 19an Bilbora iritsiko da. Ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da, 18:30ean, Unibertsitate Proiekzioko Zuzendaritzaren egitarauan.

Patricia Insúa doktoreak (Psikologia Aplikatuko Zerbitzuko zuzendaria) zuzenduko du topaketa; Ikasleak, Enplegua eta Gizarte Erantzukizuna Errektoreordetzaren egitasmoetako bat da, UPV/EHUko ikasleen zentzu kritikoa eta balioetan oinarritutako prestakuntza garatzeko xedea duena. Proiekzioaren ondorengo eztabaidan parte hartuko dute Corrupción, el organismo nocivo dokumentalaren zuzendari katalanek eta Fernando Urruticoecheak. Urruticoechea ekonomialaria eta udal kontu hartzailea da, eta zenbait ustelkeria kasu azaleratu ditu (Galdakaon, Ermuan, Castron, Leganésen, Crevillenten…). Halaber, bertan izango da Martín Alonso Zarza, Politika Zientzietan doktorea.

Leku hauetan egingo dira UPV/EHUko proiekzioak: Bizkaian, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (urriaren 19a); Araban, Letren Fakultatean (urriaren 20a); eta Gipuzkoan, Psikologia Fakultatean (urriaren 21a).

INFORMAZIO gehiago:

http://corrupcionorganismonocivo.com/

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>