KULUNKAZ
Zer landuko da? Euskal haur-kantak eta jolas kantatuak: laztantzekoak, atzamar-eskuekin egitekoak, kontatzekoak, kateatuak, logikaz jabetzeko eta memoria lantzekoak, pultsua eta erritmoa lantzekoak, psikomotrizitatea lantzekoak, …
Haurra, jaioberria denetik, berezko potentzialarekin jaiotzen da. Herri kantu, dantza eta jolasen bitartez bakoitzaren potentzial horri etekina atera ahal izango diogu; ahalmen kognitiboa, fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko aukera izango dugu, eta herri ondareko kantu eta jolasen bitartez identitatearen transmisioa indartuko dugu. Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuta, ingurua esploratzeko trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatuko ditu eta, bere autoestimua eta iniziatiba indartu.
Era berean, jolas eta abestien bidez seme-alaben euskara aberasten lagunduko diegu. Ikastaro hau UPV/EHUko Bizkaiko Errektoreordetzak Aiko Taldearekin sinaturiko akordioaren barruan garatzen da.
Tailerraren arduraduna
Itsaso Arrieta Goiri : Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako hezitzaileen irakaslea urte askoan. Haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.
Norentzat: Guraso, hezitzaile, irakasle… eta nahi duen heldu orori zuzendua.
Data: Larunbata, martxoak 28
Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Abandoibarra 3, Bilbo. Tranbia-geralekua: Guggenheim)
Ordua: 12:00etatik 13:30etara (ordu eta erdiko iraupena, gutxi gorabehera)
Prezioa: 10€
Izen-ematea: 634 423 539 telefonoan izen abizenak eman
Plaza kopuru mugatua (izen-emateen hurrenkeran)
Deje una respuesta