Archivos

Categorías

Chicago-ko Uniting Voices abesbatzak Bermeorekin bat egingo du euskeraz abesteko

Datorren 2023.ko Maiatzaren 25ean, Chicago hirian, goizeko 11etan (Euskal Herrian arratsaldeko 6ak direnean) Uniting Voices Chicago abesbatzak bi euskal kanta plazaratuko ditu kontzertu berezi batean, About Basque Country kanalean zabaldu denez.

Chicagoko Uniting Voices gazteen ahots-abesbatzak, kontu handiz aukeratzen du udaberri bakoitzean zer abestu Paint the Town Red kontzertuan . Kontzertu hori 2023ko maiatzaren 25ean izango da, Pritzker Music Pavilionen, Bilbon Guggenheim Museoa egin zuen Frank Gehry arkitektoak eginikoan hain zuzen ere. Eta egunotan, eta Interneti esker, abesbatzako neska-mutilak Bermeoko (Bizkaia) hiru euskal artistarekin konektatzen dira, bi euskal melodia ikasteko eta 2023ko udaberriko ekitaldi esanguratsu honetan euskaraz abesteko. 

Uniting Voices Chicago

Iturria: Uniting Voices Chicago

Kreatribü &Uniting Voices Chicago (2023)

Kreatribü & Uniting Voices Chicago (2023)

Amaia Gabantxok, Iñigo Iriondok eta Josu Urkidik artea eta kultura garatzeko eta nazioarteko lankidetzarako kultura-sarea egiteko Kreatribü artisten elkartea sortu dute, eta, hala, Ipar Amerikako abesbatza berritzaile horrekin lankidetzan aritu dira beren lehen proiekturako.

Uniting Voices Chicago, duela gutxi arte Chicago Children ‘s Choir izena zuena, Chicagoko musika-erakunde garrantzitsuenetako bat da. 1956an jaio zen, Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduan, eta hizkuntzak eta ahotsak pertsonak ahalduntzen dituztela uste zuen, haien arraza, erlijioa, generoa edo gizarte-maila kontuan hartu gabe.

«Kantatzeko, kultura ezberdin eta esanguratsuko abestiak bilatzen dituzte beti, eta 2022-23ko egitaraurako euskal kulturarekiko interesa agertu dute. Chicagoko musika-eszenan marka txiki bat utzi nuen, bizi izan nituen ia 10 urteetan, eta abesbatzako zuzendarietako batek deitu ninduan ni Bermeora itzuli ondoren, pandemian, eta hemen gaude, Internet bidezko zuzeneko konexioekin, Chicagoko ikasleei euskal errepertorioko eta euskarazko abesti hauek nola abestu azaltzen. Kantariek gure abestiak ikasten dituzten bitartean, gu soinu-paisaia prestatzen ari gara, soundscape bat, hemen inguratzen gaituen naturaren soinuekin eta Chicagotik bidali dizkiguten hiri-soinuekin. Gatomek horretarako sortu duen soundscape eta beats horiekin, euskarazko bi abestien pieza instrumentalizatuko dugu». Amaia Gabantxo kantari, idazle eta ingelesezko literatura-itzultzaileak dioenez.

 

«Gure helburua kultura murgiltzea da, modu birtualean bada ere, Chicago bezalako mega-hiri batean bizi direnek bizitzeko beste modu batzuk ezagutu ditzaten, hala nola gurea euskal kostaldeko herri txiki batean. Gainera, 2023ko maiatzean, Chicagora joango gara ikus-entzunezko xehetasunak emateko, entseguak zuzentzeko eta ekitaldi performatiboan parte hartzeko», dio Iñigo Uriondo, Gatom rapero eta musika ekoizleak.

Musikak pertsonak konektatzeko ahalmena du, eta esperimentu hau Bermeotik inoiz egingo ez genukeen zerbait da. Baina ezagutza kulturala dugu eta teknikoki badakigu nola ebatzi, dio Josu Urkidi, Witxita, ikus-entzunezko artistak. Pritzker Music Pavilion Chicagoko Udalaren menpe dagoen 11.000 lagunentzako aire zabaleko pabiloia da eta bertara joango dira Bermeoko artistak 2023.eko Maiatzaren 25ean.

 

INFO > 2022ko kontzertua https://www.fox32chicago.com/video/1072049

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>